2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Berraztertzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarrak honako deialdi hau onesteko hartutako erabakiaren aurka: deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko
Oliver Tejada Calerok berraztertzeko errekurtso bat jarri du Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 16an, honako deialdi hau onesteko hartutako erabakiaren aurka: deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Jarri den errekurtsoaren kopia bat bidaltzeko eskatzen ahalko dute interesdunek, eskuratu nahi izanez gero. Lehen aipaturiko bideak erabiltzen ahal dira horretarako, eta eskabidean adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten hura bidaltzea.
Azkoienen, 2025eko uztailaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2509729