158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, laneko erizaintzako teknikariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko uztailaren 17an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko erizaintzako teknikariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik -2023ko azaroaren 20ko Erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratutako deialdia-, eta bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betez, hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, erizaintzako teknikari aritzeko lanposturako, Fierro González, Susana eta Guerra Azcona, Cristina andreak. Plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie:

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Fierro González, Susana

1-213000-2

Funtzionarioa

Guerra Azcona, Cristina

1-213000-1

Funtzionarioa

2. Izendatutako pertsonek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hortik aitzina.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzeko agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko uztailaren 17an.–Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Jose Martin Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L2509967