2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
PAMPLONA
Deialdia, hilerriaren administratzailearen 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko uztailaren 17an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko hilerriaren administratzailearen 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2023ko azaroaren 20an, eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, hilerriaren administratzaile aritzeko lanposturako, Cuesta Lerín, María Cristina andrea. Plaza jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaio:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Cuesta Lerín, María Cristina | 1-307400-1 | Funtzionarioa |
2. Izendatutakoak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hortik aitzina.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko uztailaren 17an.–Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Jose Martin Abaurrea San Juan.
Iragarkiaren kodea: L2509966