2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, kulturako goi-mailako tituludun teknikariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izendapenak
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko uztailaren 17an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko kulturako goi-mailako tituludun teknikariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 20an hartutako erabaki bidez onetsi zen, eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, kulturako goi-mailako tituludun teknikariaren lanpostuan Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | OHARRAK | ARAUBIDE JURIDIKOA |
OLAETXEA MIKEO, AITOR | 101900-6 | Euskara-C1 | FUNTZIONARIOA |
CAMPIÓN GASTÓN, JOKIN | 101900-5 | | FUNTZIONARIOA |
2. Izendatutakoek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hortik aitzina.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko uztailaren 17an.–Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Jose Martin Abaurrea San Juan.
Iragarkiaren kodea: L2509903