1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
98E/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak horrela eskatuta, Leire Zabaltza Alemán andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko burua.
Leire Zabaltza Alemán andreak, Euskarabideko zuzendari kudeatzaileari 2025eko ekainaren 27an zuzendutako idazkian, eskatu zuen Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko burutza uztea, 2025eko abuztuaren 26tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroak Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Leire Zabaltza Alemán, berak horrela eskatuta, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2025eko abuztuaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko uztailaren 21ean.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2510002