158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Deialdia, administrari-ofizialen plaza bat barne igoera murriztuan oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Alkatearen 2025eko ekainaren 20ko 239. Ebazpenaren bidez, proposamena egin da Itziar Perurena Jaurena izendatzeko, barne igoera murriztuan, oposizio-lehiaketa bidezko deialdiko administrari-ofizialaren lanpostuan jardun dezan.

Ikusirik izendapen proposamena argitaratu zela 2025eko uztailaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoarekin.

Ikusirik proposaturiko izangaiak aurkeztu duela deialdiko 2. oinarrian ezarritako baldintzei dagokien dokumentazioa, 2025eko uztailaren 18ko udal idazkaritzaren eginbidean jasotzen den bezala.

Horrenbertzez, indarrean diren legeek ematen dizkioten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izendatzea Itziar Perurena Jaurena Olaztiko Udaleko karrerako funtzionario, C mailako 10.4 administrari-ofizialaren lanpostuan jardun dezan.

Bigarrena.–Interesdunak 2025eko abuztuaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz. Lanpostuaz jabetu baino lehen, zin egin edo hitzeman beharko du Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.1 artikuluan xedatzen denarekin.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea (bidezkoak diren errekurtsoen azalpenarekin batera), bai eta Olaztiko Udaleko langileen ordezkariei ere. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta osoko bilkurari jakinaraziko zaio kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Olaztin, 2025eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2509926