158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza) lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko ekainaren 26an erabakita, deialdi bat onetsi da zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza) lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Oltza Zendeako Udalean, lan-araubide finkoan.

Honako arau hauek beteko dira lekualdatze-lehiaketa honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), ekainaren 4ko 7/2025 Foru Legeak eman dion testuaren arabera (foru lege horren bidez onetsi ziren langileen arloko aparteko eta premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko Nafarroako administrazio publikoetan); aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta jarraian ematen diren oinarriak.

Deialdi honen eta beronen oinarrien aurka, interesdunek 14. oinarrian jasotzen diren errekurtsoak aurkezten ahalko dituzte.

Oltza zendean, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

DEIALDIA, ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUAREN (LOREZAINTZA) LANPOSTU BAT LEKUALDATZE-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza) lanpostu huts bat betetzea, lekualdatze-lehiaketaren bidez, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzura jarduteko lan-araubide finkoan eta lanaldi osoz.

Lanpostuari dagozkion eginkizunak deialdiaren kategoriarako egokiak izanen dira, eta kategoria horietan sartuko dira zerbitzu anitzen eta lorezaintzaren arloari dagozkion zereginak, udal honetan 2019ko apirilaren 2an onetsitako lanpostuen deskribapenarekin bat etorriz. Halaber, Alkatetzak nahiz organo delegatuek agintzen dieten bertze edozein zereginetarako zerbitzuak eman beharko dituzte; betiere, bere eskumen, maila eta kategoriaren barrenean.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Honako arau hauek beteko dira lekualdatze-lehiaketa honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); ekainaren 4ko 7/2025 Foru Legea (foru lege horren bidez onetsi ziren langileen arloko aparteko eta premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko Nafarroako administrazio publikoetan); aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta jarraian ematen diren oinarriak.

3.–Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostuen kopurua ondoren handitzen ahalko da; hain zuzen ere, gehitzen ahal diren lanpostuak dira hutsik daudenak, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean.

4.–Baldintzak.

Indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko bete behar dira honako baldintza hauek, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik adjudikatutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Oltza Zendeako Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea (funtzionario nahiz lan-kontratudun finkoa), dela jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) Egotea D maila edo taldean, DBHko graduatua, eskola graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea izatea eskatzen den lanpostuan.

Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoeran gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko adjudikazioa lorturik.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko aldatzea parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa.

5.–Ordainsariak.

Lekualdatzen diren langileek jasoko dituzte indarreko xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak eta Udalaren plantilla organikoan ezarritakoak.

6.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

6,1. 15 egun naturaleko epea izanen da deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

6,2. Eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira nahitaez, Oltza Zendeako Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/). Aukeran, NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve erabil daitezke.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), "administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izanen dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuendako, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bertzelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela".

Halaber, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 27. artikuluan (Nafarroako Administrazio Publikoek deitutako hautapen prozesuei buruzko xedapenak), hau ematen da aditzera: "Nafarroako administrazio publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko".

Horietan, izangaiek adierazi beharko dute azaldutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Eskabidearekin batera, aurkeztuko dira alegatzen diren merezimendu guztien frogagiri autentifikatuak (betiere deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera), salbu Oltza Zendeako Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

7.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Oltza Zendeako alkateak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila. Orobat, ohartaraziko du hurrengo bortz egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Oltza Zendeako alkateak ebazpena emanen du adierazteko lehiaketa hutsik gelditu dela. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, alkateak onartuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

8.–Epaimahaiko kideak.

Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia osatuko dute honako hauek:

1.–Epaimahaiburua: José María Cuende Vallejo, Oltza Zendeako Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Félix Luis Otamendi Echauri, Oltza Zendeako Udaleko zinegotzia.

2.–Epaimahaikide-idazkaria: Jon Ander Mendinueta Ochotorena, Oltza Zendeako Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Natalia Rodríguez Aguado, Berriozarko Udaleko idazkaria.

3.–Epaimahaikidea: Iker Ariznabarreta Bergaretxe, Oltza Zendeako Udaleko langileen ordezkariak izendatuta.

–Ordezkoa: Nerea Martínez Narbaiz, Oltza Zendeako Udaleko langileen ordezkariak izendatuta.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bortz eguneko epean eratuko da epaimahaia.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren gorabehera guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek uko egin beharko diote epaimahaian parte hartzeari, eta deialdia egin duen organoari jakinaraziko diote. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak aholkulari espezialistak biltzen ahal ditu lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikorako. Aholkulari horiek beren espezialitatean baizik ez dira ariko, eta horretan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

9.–Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu honako baremo honen arabera:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 40 puntu gehienez.

b) Euskaraz jakitea: gehienez ere 2,76 puntu.

Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi apartatuei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatuko eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, aurkezten duenean lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea, eta horretarako jatorrizko agiriak edo kopiak erabiliko ditu. Salbuespen bakarra izanen dira Oltza Zendeako Udalean emandako zerbitzuak, organo deitzaileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio frogagiriak.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman, apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

Lehiaketako elementu guztiak baloratu ondoren, epaimahaiak Oltza Zendeako Udaleko iragarki-taulan paratuko ditu parte-hartzaileen puntuazioak, eta bortz eguneko epea emanen du, interesdunek, balorazio horri buruz, alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena.

Lehiaketan parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan zerbitzuak egiten antzinatasun handiena duten pertsonen alde ebatziko da. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa bakar baten bidez erabakiko da, hots, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakarraren bidez.

10.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, epaimahaiak parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Oltza Zendeako Udaleko iragarki-taulan, eta Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuari igorriko dio lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren, epaimahaiak proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari, eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditu duten izangaiak izendatzeko, hain zuzen ere, deialdiko lanpostu kopurua betetzeko adina, barnean harturik aurreko paragrafoan aipatutako handitzearen ondoriozkoak, halakorik bada.

11.–Adjudikatzea eta lanpostuaz jabetzea.

Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak adjudikatuko dizkie lehiakideei, eta aginduko du adjudikazio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Lanpostua adjudikatu zaien lehiakideek hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, adjudikazioari buruzko ebazpena jakinarazi ondotik, salbu eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko bertze data bat ezartzen badu ebazpen horretan.

12.–Aurkeztutako dokumentazioa.

Izangaiek, baldin eta erreklamaziorik edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte hala eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori hasiko da adjudikazioaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera.

Aurreko apartatuan ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren izapidetzeak horretarako aukera ematen duenean.

13.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 13. artikuluarekin, izangaiei honako honen berri ematen zaie:

Oltza Zendeako Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratu aurreko neurriak aplikatzeko), eta DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat).

Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatzeko eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo webgunearen bitartez. Azken horretan informazio gehiago dago eskura (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es).

Datuak babesteko ordezkariarekin ere jar daitezke harremanetan, dpd@ayuntamientoolza.com helbidean, eta erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, eta bere oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, epaimahaia izendatu duen udal organo dei-egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Oltza zendean, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Izen-deiturak:...................................................................................................................................., adinez nagusia; NANa:..........................................................................., jaioteguna: ....................(e)ko ..............................aren, ..........(e)(a)n, jaioterria: ........................................ (................). Bizilekua, jakinarazpenak egiteko: .................................................... (...................................), karrika: ..............................................., zenbakia: ............................., pisua: .................., posta kodea: ..............................., telefonoa: ........................................, posta elektronikoa: ..............................................................................

AZALTZEN DUT:

–Deialdian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, behar den epean eta moduan, zerbitzu anitzetako/lorezaintzako enplegatu izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko Oltza Zendeako Udalean. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen; aldizkariaren zenbakia eta data: ........ / ........(e)ko ................aren .......(e)koa.

–Eransten dudala deialdian parte hartzeko eskatutako dokumentazioa.

–Euskara baloratzeko, euskararen ezagutza frogatu nahi dudala, honako aukera hauetako baten bidez (markatu dagokiona):

Ziurtagiri ofiziala erantsita.

Euskara maila frogatzeko proba eskatuta.

ESKATZEN DUT:

–Onar nazatela aipatutako hautapen prozesuan.

Oltza zendean, 2025eko ...........................aren ..........(e)(a)n.

(Eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak (40 puntu gehienez).

1. Oltza Zendeako Udalean, deialdiaren xedeko lanpostu berean (zerbitzu anitzetako enplegatua, lorezaintza) egindako zerbitzuak: 1 puntu, egindako zerbitzu urte bakoitzeko (40 puntu gehienez).

B) Euskaraz jakitea (2,76 puntu gehienez).

Euskara jakitea baloratuko da, baremo honen arabera:

a) Euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 0,7 puntu.

b) Euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 1,40 puntu.

c) Euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa, jarraikiz Europako Erreferentzia Esparruari: 2,76 puntu.

Oharrak:

A) atala:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

4. Bertze zerbitzu batzuekin aldi berean egindako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

5. Langile funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Gehienez ere 40 puntu emanen dira A) atal honetan.

B) atala:

1. Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak maila gorena duena baizik ez du baloratuko.

2. Euskararen jakite maila agiri bidez frogatu ez dutenei, eta eskabidean hala eskatu dutenei, dei eginen zaie proba egin dezaten, hizkuntza maila frogatzeko. Izangaiak eskabidean hautatu beharko du: titulazioa aurkezteko aukera edo proba egiteko eskaera. Ezin ditu bi aukerak hautatu.

3. Euskarazko berariazko probarako deia jaso eta behin betiko zerrendak argitaratu ondoren eta euskara probak hasi baino lehen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1, A2, B1 mailei dagokien euskara titulua edo egiaztagiria dutela frogatzen duten izangaiak euskara proba egitetik salbu geldituko dira. Ohartuz gero aurkezten den titulua ez dela maila horietako bakar baten baliokidea, interesdunari jakinaraziko zaio euskarazko berariazko proba egin beharra duela.

4. Tituluak eta ziurtagiriak baloratuko dira jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailei. Maila horiek jasotzen dira NAPIko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite maila frogatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

5. Gehienez ere 2,76 puntu emanen dira B) atal honetan.

Iragarkiaren kodea: L2509476