158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena. Izendapen osagarria

Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko apirilaren 3ko erabakiaren bidez, honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, Berriozarko Udalean jarduteko (022 zenbakia du plantilla organikoan). Deialdia argitaratu zen 2024ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an.

2025eko maiatzaren 16an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Roberto Fuertes Oña izendatu zela 022 plazarako (etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituen mantentze-lanetako ofiziala, C maila), Berriozarko Udalaren zerbitzura aritzeko. 2025eko maiatzaren 24an, izendatutakoak jakinarazi zuen ez duela plazaren jabetza hartuko.

Berriozarko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko uztailaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen proposatutako izangai hau izendatzea: Iñigo Gambra Uriz, 022 plaza betetzeko (mantentze-lanetako ofiziala, etxezaintzan laguntzeko eginkizunekin, C maila).

Izendatutako izangaiak 2025eko abuztuaren 18an hartuko beharko du lanpostuaren jabetzea, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik. Jabetza hartzen ez badu, Berriozarko Udalean funtzionario izaera eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, 2025eko uztailaren 24an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2510071