2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERA
Funtzionario araubideko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzeko ofizial lanpostu bat barne-sustapen mugatuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapena
2025eko uztailaren 22ko Alkatetzaren 225. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
1. José Javier Taberna Agesta izendatzea Berako Udalaren zerbitzuko funtzionario, mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzeko ofizial lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 21. zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori C mailakoa da, lanaldi osoa du eta Berako Udalean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2025eko irailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Data horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza ez badu hartzen, aipatutako lanpostura igotzeko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta lan-aholkulariari.
5. Horren berri ematea Udalbatzaren Plenoari, egiten duen lehenengo ohiko bilkuran.
Aipatutako ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Beran, 2025eko uztailaren 22an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2509991