158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Deialdia, Artaxoako Musika Eskolako plaza huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez; plazak dagozkio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Izendapen osagarria

Deialdi bat argitaratu zen Artaxoako Musika Eskolako plaza huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdian aurrera egiteko, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamen osagarriarekin bat etorriz:

Artaxoako Udaleko alkateak, 2025eko ekainaren 18an emandako ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi du:

Lehenbizikoa.–Daniel Hernández Paredes izendatzea Artaxoako Musika Eskolaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, gitarrako irakasle gisa aritzeko, lanaldiaren %28,83rekin. Plaza hutsak 6 zenbakia du plantilla organikoan.

Bigarrena.–Izangaiak karguaz jabetu beharko du 2025eko uztailaren 18an.

Hirugarrena.–Deialdiaren 10.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, atzera egindakotzat jotzea Izaskun Esparza Ojerrek egindako eskaera pianoko irakasle gisa aritzeko, plantilla organikoak 7 zenbakia duen plaza hutsean, ez baitu inolako agiririk aurkeztu.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2509087