158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

88/2025 FORU DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Clara Flamarique Goñi andrea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Hala xedatzen baitu bere 36.1 artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko ditu zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko uztailaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Clara Flamarique Goñi andrea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuko zuzendari izendatzea, 2025eko abuztuaren 22tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2510228