158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1601/2025 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako zenbait lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketarako deialdia egiten duena.

Bat etorriz honako arau hauekin: Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoa (2023ko martxoaren 22koa); 678/2023 Errege Dekretua (2023ko uztailaren 18koa), Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko Estatuko akreditazioa eta kidego horietako lanpostuetara sartzeko lehiaketen araubidea ezartzen dituena; Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsiak) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamendua (Gobernu Kontseiluak 2024ko otsailaren 6ko erabaki baten bidez onetsia).

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak 2025eko apirilaren 15ean emandako erabaki bat kontuan harturik –haren bidez, Unibertsitateko katedradunen kidegoko 16 lanpostu betetzeko deialdia onetsi zen, irakasle eta ikertzaileen 2023. eta 2024. urteetarako lan publikoaren eskaintzan sartuak–.

Unibertsitateko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalak eta Kontu-hartzailetzak txostena eginik.

Ikusirik Irakasle eta ikertzaileak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Unibertsitateko katedradunen kidegoko 16 lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketarako deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Euraxess Jobs plataformaren erregistroari, zeina Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak kudeatzen baitu (FECYT), Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Hautapen Batzordeetako kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 24an.–Luis M. Gandía Pascual, Irakasleen Gaietarako errektoreordea.

UNIBERTSITATEKO KATEDRADUNEN KIDEGOKO ZENBAIT LANPOSTU BARNE IGOERAREN BIDEZ BETETZEKO MEREZIMENDU LEHIAKETARAKO DEIALDIA

Hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1.–Oinarri hauen xedea da unibertsitateko katedradunen kidegoko zenbait lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketa arautzea. I. eranskinean ageri dira lanpostu horiek.

1.2.–Lehiaketa arautzeko, honako lege hauetan ezarritakoa hartuko da kontuan: Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoa (2023ko martxoaren 22koa); 678/2023 Errege Dekretua (2023ko uztailaren 18koa), Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko Estatuko akreditazioa eta kidego horietako lanpostuetara sartzeko lehiaketen araubidea ezartzen dituena; Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (110/2003 Foru Dekretuaren bidez, 2003ko maiatzaren 12an onetsiak) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamendua (Gobernu Kontseiluak 2024ko otsailaren 6ko erabaki baten bidez onetsia); 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena (2015eko urriaren 30ekoa); 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (2015eko urriaren 1ekoa); 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (2015eko urriaren 1ekoa); deialdi honen oinarriak, bai eta aplikatu beharreko gainerako arau orokorrak ere.

1.3.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 80.3 artikuluaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren 14.4 artikuluaren arabera, gehienez ere lau hilabete pasatuko dira izangai onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik lehiaketaren ebazpena argitaratzen den arte, non eta ez den epe hori luzatzen arrazoi larriren batengatik, luzapenezko inpugnazioengatik edo bidezko beste arrazoiren batengatik.

Oinarri hauetan ezarritako epea edo deialdi honetan ezarritako beste edozein zenbatzeko, abuztua baliogabea izanen da ondorio guztietarako.

1.4.–39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera -Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 2015eko urriaren 1ekoa-, hautaketa-prozesu honen ondoriozko argitalpenak, Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdi honen oinarrietan aipatzen direnak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion atalean, eta ez dira baliozkoak izanen beste tokietan agertzen direnak:

https://www.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/irakasle-eta-ikertzaileen-deialdiak?submenu=yes&languageId=100001

2.–Izangaiek bete beharrekoak.

Unibertsitateko katedradunen kidegoko zenbait lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketan onartua izateko, honako baldintza hauek bete behar dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaz jabetu arte beteko dira:

a) 16 urte baino gehiago izatea, eta nahitaezko erretirorako adina betea ez izatea.

b) Unibertsitateko irakasle titular gisa zerbitzu eman izana bi urtez gutxienez.

c) Unibertsitateko irakasle titularren irakaskidegorako akreditazioa edukitzea 678/2023 Errege Dekretuaren arabera (2023ko uztailaren 18koa, Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko Estatuko akreditazioa eta kidego horietako lanpostuetara sartzeko lehiaketen araubidea ezartzen dituena).

Gainera, zilegi izanen dute lehiaketara aurkeztea 1312/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (2007ko urriaren 5ekoa, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko akreditazio nazionala ezartzen duena) unibertsitateko katedradunen irakaskidegoan sartzeko akreditazioa dutenek eta 774/2002 Errege Dekretuaren arabera horretarako gaituak daudenek ere (2002ko uztailaren 26koa, unibertsitateko irakasle funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza nazionalaren sistema eta sarbide-lehiaketen araubidea arautzen dituena).

d) Deialdiaren xede diren lanpostuen eginkizunak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez izatea.

e) Ez egotea bazterturik edozein administrazio publikotako zerbitzutik diziplinako espediente bat dela kausa, eta ez egotea ezgaitua funtzio publikoak betetzeko. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izanen da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.

f) Ingelesezko hizkuntza-eskakizuna duen lanpostua baldin bada, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera C1 mailakoa edo altuagoa den titulu edo egiaztapen-ziurtagiria izatea, edo ofizialki aitortutako beste titulazio baliokideren bat –titulu hori eman duen erakundearen zehaztapenen araberakoa izanen da–.

Esteka honetan ageri da CRUEren Ingeleseko Hizkuntza Mahaiak onetsitako taula, hizkuntza-maila egiaztatzeko onartuko diren tituluen zerrenda duena:

https://www2.unavarra.es/gesadj/sede/A_OTROS/IDIOMAS_ACREDIT/tabla_equivalencias_ingles_02_03_2022.pdf

Hauek joko dira baliokidetzat: Ingeles Filologiako edo Itzulpengintzako (ingelesez) lizentzia, gradua, masterra edo doktoretza; hizkuntza akademiko moduan ingelesa duen atzerriko unibertsitate batean egindako eta diploma, lizentzia, ingeniaritza tekniko, goi mailako ingeniaritza, gradu, master edo doktoretza ikasketen baliokideak diren titulu akademikoak; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskolak ingelesez emateko hizkuntza-gaitasunaren akreditazioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen gaietan organo eskuduna denak emandakoa.

3.–Eskaerak.

3.1.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean ere argitaratuko da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2.–Eskaeraren aurkezpena.

3.2.1.–Hautaketa-prozesuan parte hartzeko, helbide honetan dagoen eskabidea erabili beharko da:

https://sedeelectronica.unavarra.es/oficina/tramites/acceso.do?id=8434&block=PDI-RR-HH–1096&blockType=AREAS–SEDE&entity=1096

3.2.2.–Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute eskaera, helbide honetako "Hasi tramitea" botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/oficina/tramites/acceso.do?id=8434&block=PDI-RR-HH–1096&blockType=AREAS–SEDE&entity=1096

3.3.–Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Behar bezala betetako eskaerarekin batera, izangaiak dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

a) 2 a), b) eta c) oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuen fotokopia.

b) Curriculum vitaea, FECYTen eredu normalizatuan (CVN-FECYT) edo haren parekoan aurkeztua, eta, ahal bada, balorazio batzordeak balorazio irizpideak emateko erabili duen hurrenkera berean adierazita merezimenduak.

c) Laugarren oinarriak aipatzen duen tasa ordaindu delako egiaztagiria.

3.4.–Hautaketa-batzordeek prozesuaren edozein unetan eskatzen ahalko diete izangaiei aurkeztutako dokumentuak benetakoak direla egiaztatzeko.

Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikusten badu izangairen batek ez duela betetzen eskatutako baldintzetakoren bat edo agiriak faltsutu dituela, bertan behera geldituko dira deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak.

3.5.–Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezko akatsak edonoiz konpontzen ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.–Tasa.

4.1.–Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.

Diru-kopuru hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da, eta frogagirian izangaiaren nortasuna eta "Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketa" identifikazioa eta izangaiaren izena agertuko dira.

4.2.–% 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua dutenak tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira.

4.3.–Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.4.–Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, gehienez ere hamar egun balioduneko epean, irakasleen gaietan eskumena duen organoak jendaurrean jarriko du, Unibertsitateko iragarki ohol elektroniko ofizialean (deialdi honi dagokion atalean), lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, baita baztertzeko arrazoiak ere, halakorik izan bada. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

5.2.–Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, haiek zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Eskaera ofiziala edo 3.3 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epe barruan ez ordaintzea.

5.3.–Eskaerak zuzentzeko epea bukaturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean) lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda.

5.4.–Lehiaketako onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inolaz ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza orokorrak edo espezifikoak betetzen dituztela. Izendapenerako proposatutako izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, dokumentazio egiaztagarria aurkeztu beharko baitute 12. oinarrian adierazitakoarekin bat.

5.5.–Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, irakasleen gaietan eskudun den organoak arrazoi horregatik lanpostua hutsik geratzen dela aldarrikatuko du, eta dagokion Sailari jakinaraziko dio.

6.–Hautaketa-batzordeak.

6.1.–Hautaketa-batzordeek ebatziko dute lehiaketa. Oinarri hauen II. eranskinean dago batzorde horien osaera.

6.2.–Hautaketa-batzordeetako kideen curriculuma Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren 19. artikuluarekin bat etorriz.

6.3.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko kide anitzeko organoei buruzko araudiak arautuko ditu hautapen batzordeak, eta, subsidiarioki, administrazio publikoetako kide anitzeko organoen funtzionamendua arautzen duen oinarrizko legeriak.

7.–Batzordeen eraketa.

7.1.–Hautapen batzordeak jardunean hasi baino lehen eratuko dira formalki, deialdia "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta gehienez ere hamabost egun balioduneko epean.

Batzorde bakoitzeko kide guztiek hartu behar dute parte eraketa-ekitaldian, eta batzordeburuak aldez aurretik jakinarazpen bat bidali eta adieraziko die zein formatutan eginen den, zeina oro har telematikoa izanen baita.

7.2.–Eraketa-egintzan, lehiakideak baloratzeko proban erabiliko diren irizpideak eta zenbakizko balorazio globala finkatuko dira, kontuan hartuta deialdian sartutako lanpostuen xehetasunak. Irizpide horiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren I.C eranskinean ezarritako baremoaren araberakoak izanen dira, eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoaren 71.1 artikuluan ezarritakoa bete beharko dute (2023ko martxoaren 22koa). Batzorde bakoitzak lehiaketa gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa finkatuko du.

Irizpide hauetan ezin izanen da sartu akreditazioa dutenei lehiaketan parte hartzea eragozten dien irizpiderik.

7.3.–Akta eta probak baloratzearren batzordeek adostutako irizpideen dokumentua Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira (deialdi honi dagokion atalean).

8.–Aurkezpen ekitaldia.

8.1.–Behin izangaien behin betiko zerrenda argitaratuta, gehienez ere hilabeteko epean, batzordeburuak, batzordeko gainerako kideei kontsulta egin ondoren, aurkezpen ekitaldirako deia eginen du, zeina jendaurrekoa izanen baita, eta ekitaldia noiz, non, zer ordutan eta zer formatutan eginen den emanen du aditzera. Aurkezpen ekitaldiaren deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean), ekitaldia egin baino hamabost egun natural lehenago gutxienez.

8.2.–Aurkezpen ekitaldian, lehiakideek honako dokumentazio hau emanen diote batzordeburuari, hiru aletan eta formatu elektronikoan:

a) Ikasketa-, irakaskuntza- eta ikerketa-historiaren egiaztagiriak. 3.3.b) oinarrian adierazitako curriculumean aipatzen diren moduan ordenatuak eta zenbakituak egon behar dira dokumentuak. Eskakizun hori ez betetzeak merezimendua ez baloratzea ekar dezake.

b) Beste merezimendu batzuk, horien artean unibertsitateko kudeaketari buruzkoak.

8.3.–Merezimenduak baloratzean, deialdia "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu artekoak hartuko dira kontuan, eta ez dira aintzat hartuko egun horretatik aurrera lortutakoak.

8.4.–Aurkezpen ekitaldian, Batzordeak zehatz-mehatz finkatuko du proba nolakoa izanen den, eta behar beste argibide emanen dizkie lehiakideei proba egiteko moduaz. Halaber, lehiatzaileen jardun-ordena erabakiko du zozketaren bidez, eta proba non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den finkatuko du. Nolanahi ere, proba hamabost egun naturaleko epean hasiko da, aurkezpen ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita.

Batzordeburuak ezagutzera emanen ditu ezarritako epea eta tokia, lehiakideek proba hasi baino lehen modua izan dezaten gainerako lehiakideek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko.

9.–Lehiaketako proba nola eginen den.

Proba egiteko, batzordeko kideak probak egiteko lekuan egon behar dira. Salbuespenez, formatu erdipresentziala onartuko da (telematikoa). Kasu horretan, nahitaezkoa izanen da izangaiak eta gutxienez batzordekide bat presentzialki egotea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, hala, batzordeko gainerako kideek aukera izanen dute beren lana modu telematikoan egiteko.

9.1.–Lehiaketetako proba jendaurrekoa izanen da. Izangaiak gehienez ere bi ordu iraunen duen adierazpena eginen du batzordearen aurrean, eta, gero, eztabaida izanen du batzordekideekin alegatu dituen merezimendu hauei buruz:

a) Irakaskuntzako historia akademikoa, non unibertsitateko irakaskuntza-jarduerak agertuko diren, behar bezala frogatuak, eta jarduera horiek baloratzeko txostena, beharrezkoa bada.

b) Ikerketako historia akademikoa, barne hartuta bai ikerketako jarduerak bai jakintza transferitu eta trukatzekoak.

c) Beste merezimendu batzuk, horien artean unibertsitateko kudeaketari buruzkoak.

Batzordekideek, nahi izanez gero, informazio gehiago eskatuko diote azaldutako merezimenduei buruz.

Atal bakoitza batzordeak aldez aurretik onetsi eta argitaratu dituen irizpideekin bat zehaztu eta baloratuko da.

Proba amaitu ondoren, batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emanen dio izangai bakoitzaren bana-banako balorazioarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.

Proba hau gainditzeko, lehiakideek batzordeko bi kideren txosten positiboa izan beharko dute gutxienez.

Batzordeak berehala jakinaraziko dizkie izangaiei probaren emaitzak, eta proba egin den aretoko atean jarriko ditu. Emaitza horietan probako ataletako bakoitzaren bana-banako balorazioa agertuko da, bai eta haren balorazio globala ere.

9.2.–Batzordeak, aho batez, adituei txostenak eskatzen ahalko dizkie izangaiek alegatutako merezimenduei buruz. Txosten horiek ez dira lotesleak izanen, eta lehiaketaren aktari erantsiko zaizkio.

9.3.–Probak egin bitartean, arauak aplikatzean sortutako zalantzak eta arau horietan aurreikusi ez diren kasuetan jarraitu beharreko bidea hautaketa-batzordeek erabakiko dituzte.

9.4.–Lehiaketa egin eta gero, izangaien behin betiko emaitzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira (deialdi honi dagokion atalean), haietarako arrazoiak emanez baloratutako alderdi bakoitza bereizirik.

9.5.–Izangaiek zilegi izanen dute Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatzea batzordeak beren merezimenduei buruz emandako balorazio arrazoituaren ziurtagiria.

10.–Lanpostuak betetzeko proposamena.

10.1.–Prozesu bakoitzeko hautaketa-batzordeak, zazpi egun balioduneko gehieneko epean proba amaitzen den egunetik kontatzen hasita, izangai guztien zerrenda proposatuko dio errektoreari, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, izendatzeko lehentasun ordenaren arabera sailkatua. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izanen. Halaber, zilegi da lanpostua hutsik gelditzeko proposamena egitea Batzordeak, lanpostuaren baremo espezifikoa aplikatu eta izangaietako inork ez duenean lortzen eskatzen den gutxieneko puntuazioa.

10.2.–Batzordeak izendapenerako proposatutako izangaien zerrenda ordenatua jendaurrean jarriko da Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean (deialdi honi dagokion atalean).

11.–Lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioak.

11.1.–Lehiakideek zilegi izanen dute Hautapen Batzordearen proposamenaren aurkako erreklamazioa aurkeztea, errektoreari zuzendua, gehienez ere hamar egun balioduneko epean.

11.2.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren 15. artikuluan ezarritako erreklamazio batzordeak baloratuko du erreklamazioa.

11.3.–Erreklamazio batzordeak nahikoa eskumen duela irizten bazaio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ebazpen bat emanen du erreklamazioa tramitera onartzeko eta izendatze prozesua erreklamazioa behin betiko ebazten den arte eteteko. Aitzitik, erreklamazio batzordeak nahikoa eskumen ez badu, erreklamazioa ez da onartuko.

11.4.–Erreklamazioren bat tramitera onartuz gero, Giza Baliabideen Zerbitzuak tramitera onartu diren erreklamazioak helaraziko dizkie lehiakide guztiei, eta hamar egun balioduneko epea emanen die lehiakideek nahi dutena alega dezaten erreklamazioak jaso eta biharamunetik kontatzen hasita. Prozesu bakoitzeko hautaketa-batzordeari ere bidaliko dizkio tramitera onartu diren erreklamazioak, haiei buruzko txostena egin dezan.

11.5.–Erreklamazio batzordeak lehiaketaren prozedurari lotutako alderdiak baino ez ditu baloratuko, eta izangaien aukera-berdintasuna eta merezimendu eta gaitasun printzipioekiko errespetua une oro bermatzen direla zainduko du. Erreklamazio batzordeak ezin izanen du inola ere ordeztu behar den hautaketa-batzordeak izangaien egokitasunari buruz egindako balorazio teknikoa.

11.6.–Erreklamazio batzordeak, dagokion hautaketa-batzordeko kideei entzun eta dokumentazio guztia aztertu ondoren, erabaki hauetako bat har lezake, gehienez ere hiru hilabeteko epean erreklamazioa aurkeztu den egunetik kontatzen hasita.

a) Baldin eta uste badu baremoko puntuazioen baturan kalkulu-akats ageriko eta nabarmenen bat egin dela, atzemandako akatsa zuzentzea hautaketa-batzordearen proposamenean. Horrek ondorioak izanen ditu hautaketa-batzordearen proposamenean, aldatu eginen baitu izangaien hurrenkera.

b) Baldin eta uste badu prozedura-akatsen bat izan dela eta horrek babesik gabe utzi duela erreklamazioa jarri duen alderdia, hautaketa-prozedura formazko akatsa egin den unera eramatea atzera.

c) Baldin eta uste badu berdintasun, merezimendu edo gaitasun printzipioren bat urratu dela, erreklamazio batzordeak ez du berretsiko hautaketa-batzordearen proposamena. Erreklamazio batzordeak uste badu eskaeraren batek aurrera egin dezakeela, aukera izanen du, gaiaren mamian sartu gabe, erreklamazioa partzialki baiesteko eta jarduketetan atzera egin eta alegatutako akatsa gertatu zen unera eraman dadin agintzeko, bai eta, beharrezkoa bada, aurkaratu ez diren edo ustez deialdiaren oinarriak errespetatzen dituzten merezimenduen balorazioak gorde daitezela xedatzeko ere. Gainera, erabakitzen ahalko du, bidezkoa baderitzo, ahozko probak gordetzea, 39/2015 Legearen 49. eta 51. artikuluetan ezarritakoaren babesean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 2015eko urriaren 1ekoa).

d) Baldin eta uste badu aurreko kasu bat ere ez dela betetzen, erreklamazio batzordeak hautaketa-batzordearen proposamena berretsiko du.

11.7.–Erreklamazio batzordeak bere kideen botoen gehiengoz hartuko ditu erabakiak, eta, bozketan berdinketarik badago, erabakigarria izanen da batzordeburuaren botoa. Erabakiak hartzeko, erreklamazio batzordeak aukera izanen du Unibertsitatearen Zerbitzu Juridikoaren txosten juridikoa eskatzeko.

11.8.–Erreklamazio batzordeak erreklamazioari buruz hartzen duen erabakia loteslea izanen da errektorearentzat. Errektoreak ebazpen bat emanen du erreklamazio batzordearen proposamenarekin bat etorriz, eta zilegi du lanpostua hutsik utzi dela deklaratzea.

Ebazpen horrek administrazio bidea agortuko du, eta haren aurka zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea bi hilabeteko epean Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

11.9.–Hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.

12.–Dokumentazioaren aurkezpena.

12.1.–Lanpostuetarako proposatutako lehiakideek deialdi honetako oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, lanpostuak betetzeko proposamena (10.2 oinarrian aipatzen dena) argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Horretaz gainera, honako dokumentazio hau ere aurkeztu behar dute:

a) Erantzukizunpeko aitorpena, egiaztatzen duena ez dagoela desgaitua eginkizun publikoetarako eta ez dela bereizia izan diziplina espediente baten bidez administrazio publiko baten zerbitzutik. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izanen da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.

b) Mediku-ziurtagiri ofiziala, unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.

c) Administrazioaren ziurtagiria, funtzionarioa dela adierazten duena eta zerbitzu-orrian diren zirkunstantzien berri ematen duena.

12.2.–Lanposturako proposatutako izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-ordenan hurrengo postuan agertzen den lehiakidea proposatuko du irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordeak izendapenerako.

13.–Izendapena eta kargua hartzea.

13.1.–Lanposturako proposatutako izangaiak aurreko oinarrian ezarritakoa bete eta gero, unibertsitateko katedradunen irakaskidegoko funtzionario izendatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak.

13.2.–Izendapenak lanpostuaren izena, kidegoa, jakintza-arloa eta saila zehaztuko ditu, bai eta Langileen Lanpostu Zerrendan lanpostuak duen kodea ere. Langileen Erregistro Nagusian izendapenaren berri emanen da, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitateen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian ere bai. Izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean", Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean).

13.3.–Izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hogei eguneko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta, orduan, unibertsitateko katedradunen irakaskidegoko funtzionario bihurtuko da, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

14.–Datu pertsonalen tratamendua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, "Giza Baliabideak" atalean.

Hautaketa-prozesuetako izangaiei eta NUPeko langileei eraginen die batez ere datuen tratamenduak. Datu pertsonal hauek tratatuko dira: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea honako hauek tramitatzea da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

15.–Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen eta Hautapen Batzordearen jardunen ondoriozko egintza administratibo ororen aurka zilegi da errekurtsoak jartzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako kasuetan eta forman, lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioaren (11. oinarria) aurka izan ezik.

Deialdi honen oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Oharra: Gaztelaniazko testuan, genero maskulinoko pertsona edo kargu akademikoei buruzko aipamenak genero gramatikal neutroan egindakotzat hartzen dira, eta, beraz, bai emakumeak bai gizonak aipatzeko aukera hartzen dute barnean.

I. ERANSKINA.–Deialdiko lanpostuak

Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saila.

–Lanpostu zenbakia: 6248.

  • Jakintza-arloa: Landare Ekoizpena.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: bioteknologia eta landare ekoizpena.

Osasun Zientzien Saila.

–Lanpostu zenbakia: 6249.

  • Jakintza-arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: probiotikoak/postbiotikoak eta diabetesa.

–Lanpostu zenbakia: 6250.

  • Jakintza-arloa: Erizaintza.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: biziraupena minbizi kasuetan; familiako erizaintza.

Giza eta Hezkuntza Zientzien Saila.

–Lanpostu zenbakia: 6251.

  • Jakintza-arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari aplikatutako IKTak.
  • Hizkuntza-eskakizuna: ingelesa.

Zuzenbide Saila.

–Lanpostu zenbakia: 6252.

  • Jakintza-arloa: Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: jakintza-arloarena.

–Lanpostu zenbakia: 6253.

  • Jakintza-arloa: Finantza eta Zerga Zuzenbidea.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: jakintza-arloarena.

–Lanpostu zenbakia: 6254.

  • Jakintza-arloa: Merkataritzako Zuzenbidea.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: jakintza-arloarena.

Ekonomia Saila.

–Lanpostu zenbakia: 6255.

  • Jakintza-arloa: Analisi Ekonomikoaren Hastapenak.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: jakintza-arloarena.

Estatistika, Informatika eta Matematika Saila.

–Lanpostu zenbakia: 6256.

  • Jakintza-arloa: Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: irudiak prozesatzeko informazioa nola txertatu.

–Lanpostu zenbakia: 6257.

  • Jakintza-arloa: Matematikaren Didaktika.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: jakintza-arloarena.

–Lanpostu zenbakia: 6258.

  • Jakintza-arloa: Matematika Aplikatua.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: jakintza-arloarena.

Enpresen Kudeaketa Saila.

–Lanpostu zenbakia: 6259.

  • Jakintza-arloa: Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: finantza-merkatuak eta kreditu arriskua.

Ingeniaritza Saila.

–Lanpostu zenbakia: 6260.

  • Jakintza-arloa: Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: energia xurgatzeko sistema mekanikoak.

Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saila.

–Lanpostu zenbakia: 6261.

  • Jakintza-arloa: Ingeniaritza Telematikoa.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: sareko trafikoaren monitorizazioa eta analisia.

Soziologiako eta Gizarte Laneko Saila.

–Lanpostu zenbakia: 6262.

  • Jakintza-arloa: Filosofia.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: dilema etikoak Gizarte Lanean.

–Lanpostu zenbakia: 6263.

  • Jakintza-arloa: Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: gizarte bazterkeria, inklusioa eta gizarte politikak.

II. ERANSKINA.–Nor diren Hautapen Batzordeko kideak

Lanpostu zenbakia: 6248.

Batzordeburua

Titularra

Ana María Pelacho Aja

UK

Lleidako Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

José Miguel Mulet Salort

UK

Valentziako Unibertsitate Politeknikoa

2. batzordekidea

Titularra

Daniel Moya Navarro

UK

Gaztela-Mantxako Unibertsitatea

Batzordeburua

1. ordezkoa

Rosa María Canals Tresserras

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

1. batzordekidea

1. ordezkoa

César Félix Pérez Ruiz

UK

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

2. batzordekidea

1. ordezkoa

Jordi Ricard Recasens Guinjuan

UK

Lleidako Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

Esther María González García

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Francisco Javier Romera Ruiz

UK

Kordobako Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Miguel Urrestarazu Gavilán

UK

Almeríako Unibertsitatea

Lanpostu zenbakia: 6249.

Batzordeburua

Titularra

Joaquim Ros Salvador

UK

Lleidako Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

María Luisa Campo Guinea

UK

Extremadurako Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

Diego Haro Bautista

UK

Bartzelonako Unibertsitatea

Batzordeburua

1. ordezkoa

Anna María Bassols Teixidó

UK

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

1. batzordekidea

1. ordezkoa

María Fernanda Ruiz Larrea

UK

Errioxako Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

Luis Alberto Anel Bernal

UK

Zaragozako Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

Pilar Múñiz Rodríguez

UK

Burgosko Unibertsitatea

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Sandra Villegas Hernández

UK

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

2. batzordekidea

2. ordezkoa

María Fátima Bosch Tubert

UK

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

Lanpostu zenbakia: 6250.

Batzordeburua

Titularra

Juan Diego Pedrera Zamorano

UK

Extremadurako Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

José Luis Sánchez Ramos

UK

Huelvako Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

María Almudena Sánchez Villegas

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Batzordeburua

1. ordezkoa

José Miguel Morales Asencio

UK

Málagako Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

Feliciano Jesús Ramos Fuentes

UK

Zaragozako Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

Nuria Fabrellas Padres

UK

Bartzelonako Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

José Siles González

UK

Alacanteko Unibertsitatea

1. batzordekidea

2. ordezkoa

María Inmaculada García Fernández

UK

Málagako Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Antonio Aguiló Pons

UK

Balear Uharteetako Unibertsitatea

Lanpostu zenbakia: 6251.

Batzordeburua

Titularra

María Amor Pérez Rodríguez

UK

Huelvako Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

Pascual Francisco Pérez Paredes

UK

Murtziako Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

María Amparo Lázaro Ibarrola

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Batzordeburua

1. ordezkoa

María Yolanda Ruiz de Zarobe

UK

Euskal Herriko Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

Francisco Javier Hinojo Lucena

UK

Granadako Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

Patxi Xabier Salaberri Zaratiegi

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Batzordeburua

2. ordezkoa

María Cristina Pérez Valverde

UK

Granadako Unibertsitatea

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Alberto Fernández Costales

UK

Oviedoko Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Ana María Gimeno Sanz

UK

Valentziako Unibertsitate Politeknikoa

Lanpostu zenbakia: 6252.

Batzordeburua

Titularra

Carmen Sáez Lara

UK

Kordobako Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

Francisco Alemán Páez

UK

Kordobako Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

Margarita Isabel Ramos Quintana

UK

La Lagunako Unibertsitatea

Batzordeburua

1. ordezkoa

Olga Fotinopoulou Basurko

UK

Euskal Herriko Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

Javier Fernández-Costales Muñiz

UK

Leóngo Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

María de los Reyes Martínez Barroso

UK

Leóngo Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

María Arantzazu Vicente Palacios

UK

Jaume I Unibertsitatea

1. batzordekidea

2. ordezkoa

José María Miranda Boto

UK

Santiago de Compostelako Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Henar Álvarez Cuesta

UK

Leóngo Unibertsitatea

Lanpostu zenbakia: 6253.

Batzordeburua

Titularra

Juan Arrieta Martínez de Pisón

UK

Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

1. batzordekidea

Titularra

María Luisa González-Cuéllar Serrano

UK

Madrilgo Carlos III Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

Gemma Patón García

UK

Gaztela-Mantxako Unibertsitatea

Batzordeburua

1. ordezkoa

Adolfo José Martín Jiménez

UK

Cádizko Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

Isabel García-Ovies Sarandeses

UK

Oviedoko Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

María Jesús García-Torres Fernández

UK

Granadako Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

Miguel Ángel Martínez Lago

UK

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Saturnina Moreno González

UK

Gaztela-Mantxako Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Amparo Navarro Faure

UK

Alacanteko Unibertsitatea

Lanpostu zenbakia: 6254.

Batzordeburua

Titularra

María Victoria Petit Lavall

UK

Jaume I Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

Santiago Hierro Anibarro

UK

Alcaláko Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

María Isabel Huerta Viesca

UK

Oviedoko Unibertsitatea

Batzordeburua

1. ordezkoa

Ana María Tobío Rivas

UK

Vigoko Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

Rafael Marimón Durá

UK

Valentziako Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

Pilar Martín Aresti

UK

Salamancako Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

Apol.lònia Martínez Nadal

UK

Balear Uharteetako Unibertsitatea

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Felipe Palau Ramírez

UK

Valentziako Unibertsitate Politeknikoa

2. batzordekidea

2. ordezkoa

María Jesús Peñas Moyano

UK

Valladolideko Unibertsitatea

Lanpostu zenbakia: 6255.

Batzordeburua

Titularra

Jordi Massó Carreras

UK

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

1. batzordekidea

Titularra

Carmen Beviá Baeza

UK

Alacanteko Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

Gonzalo Olcina Vauteren

UK

Valentziako Unibertsitatea

Batzordeburua

1. ordezkoa

Diego Moreno Ruiz

UK

Madrilgo Carlos III Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

María Luisa Fuster Pérez

UK

Madrilgo Carlos III Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

Juan Oliva Moreno

UK

Gaztela-Mantxako Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

Anna María Sanz de Galdeano Aleixandre

UK

Alacanteko Unibertsitatea

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Virginia Sánchez Marcos

UK

Kantabriako Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

José Carlos Rodríguez Alcantud

UK

Salamancako Unibertsitatea

Lanpostu zenbakia: 6256.

Batzordeburua

Titularra

Daniel Sánchez Fernández

UK

Granadako Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

Alicia Troncoso Lora

UK

Pablo de Olavide Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

Susana Irene Díaz Rodríguez

UK

Oviedoko Unibertsitatea

Batzordeburua

1. ordezkoa

Antonio González Muñoz

UK

Granadako Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

María José del Jesús Díaz

UK

Jaéngo Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

María del Camino Rodríguez Vela

UK

Oviedoko Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

Manuel González Hidalgo

UK

Balear Uharteetako Unibertsitatea

1. batzordekidea

2. ordezkoa

María Amparo Alonso Betanzos

UK

Coruñako Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Olga Pons Capote

UK

Granadako Unibertsitatea

Lanpostu zenbakia: 6257.

Batzordeburua

Titularra

Manuel Eulogio Ladra González

UK

Santiago de Compostelako Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

Vicenç Font Moll

UK

Bartzelonako Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

María Dolores Ugarte Martínez

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Batzordeburua

1. ordezkoa

Salvador Llinares Ciscar

UK

Alacanteko Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

Nuria de los Ángeles Climent Rodríguez

UK

Huelvako Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

María Carmen García Olaverri

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Batzordeburua

2. ordezkoa

Ángel Gutiérrez Rodríguez

UK

Valentziako Unibertsitatea

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Manuel Torralbo Rodríguez

UK

Kordobako Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Susana Montes Rodríguez

UK

Oviedoko Unibertsitatea

Lanpostu zenbakia: 6258.

Batzordeburua

Titularra

María Inmaculada Higueras Sanz

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

1. batzordekidea

Titularra

Francisco José Gaspar Lorenz

UK

Zaragozako Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

Joan Torregrosa Arús

UK

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

Batzordeburua

1. ordezkoa

María Luisa Rapún Banzo

UK

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

1. batzordekidea

1. ordezkoa

Daniel Franco Leis

UK

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UHUN)

2. batzordekidea

1. ordezkoa

Enrique Ponce Núñez

UK

Sevillako Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

José Luis López García

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Sergio Amat Plata

UK

Cartagenako Unibertsitate Politeknikoa

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Antoni Guillamon Grabolosa

UK

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa

Lanpostu zenbakia: 6259.

Batzordeburua

Titularra

María Natividad Blasco de las Heras

UK

Zaragozako Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

Eleuterio Vallelado González

UK

Valladolideko Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

Francisco José Climent Diranzo

UK

Valentziako Unibertsitatea

Batzordeburua

1. ordezkoa

Mónica Cortiñas Ugalde

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

1. batzordekidea

1. ordezkoa

Vicente Liern Carrión

UK

Valentziako Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

Ángel Pardo Tornero

UK

Valentziako Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

Cristina Bayona Sáez

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Roberto Pascual Gascó

UK

Balear Uharteetako Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Víctor Manuel González Méndez

UK

Oviedoko Unibertsitatea

Lanpostu zenbakia: 6260.

Batzordeburua

Titularra

Juliana Claudia Mirza Rosca

UK

Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

Beatriz López Boada

UK

Madrilgo Carlos III Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

Carlos Francisco Javierre Lardiés

UK

Zaragozako Unibertsitatea

Batzordeburua

1. ordezkoa

José Manuel García Aznar

UK

Zaragozako Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

María José Gómez Benito

UK

Zaragozako Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

José Antonio Carta González

UK

Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

Alpha Verónica Pernía Espinoza

UK

Errioxako Unibertsitatea

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Cristina Alonso Tristán

UK

Burgosko Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Antolín Esteban Hernández Battez

UK

Oviedoko Unibertsitatea

Lanpostu zenbakia: 6261.

Batzordeburua

Titularra

Fidel Cacheda Seijo

UK

Coruñako Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

María Blanca Caminero Herráez

UK

Gaztela-Mantxako Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

Jesús Villadangos Alonso

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Batzordeburua

1. ordezkoa

Jesús Esteban Díaz Verdejo

UK

Granadako Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

María del Carmen Carrión Espinosa

UK

Gaztela-Mantxako Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

José Ramón González de Mendívil Moreno

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Batzordeburua

2. ordezkoa

Jorge Martínez Bauset

UK

Valentziako Unibertsitate Politeknikoa

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Marta Patiño Martínez

UK

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Francisco Javier Falcone Lanas

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Lanpostu zenbakia: 6262.

Batzordeburua

Titularra

Gerardo Meil Landwerlin

UK

Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

1. batzordekidea

Titularra

Almudena Moreno Mínguez

UK

Valladolideko Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

Benno Herzog

UK

Valentziako Unibertsitatea

Batzordeburua

1. ordezkoa

Jesús Javier Sánchez Barricarte

UK

Madrilgo Carlos III Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

Carmen María Elboj Saso

UK

Zaragozako Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

Antonio Trinidad Requena

UK

Granadako Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

José Luis Molina González

UK

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Cristina Larrea Killinger

UK

Bartzelonako Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

María Isabel Jociles Rubio

UK

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea

Lanpostu zenbakia: 6263.

Batzordeburua

Titularra

María Ángeles Barrère Unzueta

UK

Euskal Herriko Unibertsitatea

1. batzordekidea

Titularra

José Ignacio Galparsoro Ruiz

UK

Euskal Herriko Unibertsitatea

2. batzordekidea

Titularra

José Félix Lozano Aguilar

UK

Valentziako Unibertsitate Politeknikoa

Batzordeburua

1. ordezkoa

María Carmen López Sáenz

UK

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UHUN)

1. batzordekidea

1. ordezkoa

Francisco Javier Ezquiaga Ganuzas

UK

Euskal Herriko Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

Octavio Vázquez Aguado

UK

Huelvako Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

María Teresa Rosa Oñate Zubía

UK

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UHUN)

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Kepa Joseba Korta Carrión

UK

Euskal Herriko Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

José Luis Tasset Carmona

UK

Coruñako Unibertsitatea

Iragarkiaren kodea: F2510459