158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2208/2025 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen hamar plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 6.3.3 oinarrian atzemandako akatsa.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 4679/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen hamar plaza oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27koan.

Hautapen prozesuko hirugarren proba arautzen duen 6.3.3 oinarrian akats bat dagoela oharturik, bidezkoa da hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 4679/2024 Ebazpenaren 6.3.3 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen arkitekto teknikoen hamar plaza oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Honako hau da zuzenketa:

Honako hau dioen tokian: "Proba egiteko ezin izanen da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik nahiz bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza".

Honela behar du: "Proba idatzia egiteko, izangaiek zilegi izanen dute nahi dituzten lege testuak kontsultatzea paper formatuan. Izangai bakoitzak bere testuak eramanen ditu. Ez da beste inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu kalkulagailua eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza".

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea kalifikazio epaimahaiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeaketako Zerbitzura.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2510575