1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2002/2025 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1307/2025 Ebazpenaren 5. oinarria aldatzen duena, kalifikazio epaimahaiaren osaerari dagokionez. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1307/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdi bat onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.
Deialdiaren 5.1 oinarriak ezartzen du honako hauek osatuko dutela kalifikazio epaimahaia:
–Epaimahaiburua: Cristina Lizarbe Bravo andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezko epaimahaiburua: Gonzalo Rubio Ezquieta jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Iñaki Oroz Zabalza jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko teknikaria.
Ordezko epaimahaikidea: Elena Vera Zarraluqui andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko teknikaria.
–Epaimahaikidea: Sofía Faus Ariz andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.
Ordezko epaimahaikidea: Yohanna Gallo Echarte andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.
–Epaimahaikidea: María Nieves Ekiza Aldabe andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.
Ordezko epaimahaikidea: Iker Iriarte Ariztimuño jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Nuria Villanueva Pérez andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.
Ordezko epaimahaikide idazkaria: María Araus García andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.
Eta 5.3 oinarriak ezartzen du kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diotela, eta organo dei egileari hala adierazi, baldin gertatzen badira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasota dauden arrazoiak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1808/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda ikusita, Cristina Lizarbe Bravo andreak eta Gonzalo Rubio Ezquieta jaunak jakinarazi dute haiek epaimahai kalifikatzailean parte hartzeko abstentziorako arrazoiak daudela.
Hori horrela, bidezkoa da deialdi horretako 5. oinarria aldatzea, eta kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea. Hortaz, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1307/2025 Ebazpenaren 5.1 oinarrian ezarritako osaera zuzentzen da, honako hauek osatu dezaten kalifikazio epaimahaia:
–Epaimahaiburua: Javier Larrea Velilla jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko BEZaren Itzulketaren Ataleko burua.
Ordezko epaimahaiburua: Marta Eufemia Bernat Las andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Iñaki Oroz Zabalza jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko teknikaria.
Ordezko epaimahaikidea: Elena Vera Zarraluqui andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko teknikaria.
–Epaimahaikidea: Sofía Faus Ariz andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.
Ordezko epaimahaikidea: Yohanna Gallo Echarte andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.
–Epaimahaikidea: María Nieves Ekiza Aldabe andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.
Ordezko epaimahaikidea: Iker Iriarte Ariztimuño jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Nuria Villanueva Pérez andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.
Ordezko epaimahaikide idazkaria: María Araus García andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.
2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2025eko uztailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia ez dagoenez, Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Jiménez Palacios (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2509698