158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1929/2025 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 1077/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 1938/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1697/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei adieraztea ezen beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko irailaren 1ean.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako plazaz jabetzen badira, burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.

4. Lekualdatze-lehiaketa eginda, 17 plaza hutsik gelditu dira, II. eranskinean jaso direnak.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara, eta Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuen Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura. Halaber, interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko uztailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

IZENA

PLAZA ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

FIGUERAS FAMADAS, ESTHER

66427

OSASUN DEP.

OSASUN MENTALA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

MOREIRA BAIGORRI, IZASKUN

73113

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

MONTANER VALENZUELA, FRANCISCO JAVIER

68058

OSASUN DEP.

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

EGUILAZ LAZCANO, LETICIA

68059

OSASUN DEP.

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

SENOSIAIN LISARRI, EDUARDO

73122

OSASUN DEP.

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

MISTOA

RUIZ TORREGROSA, ANA

70127

OSASUN DEP.

OSASUN MENTALA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

II. ERANSKINA.–OSASUN KUDEAKETAKO TEKNIKARIEN
LEKUALDATZE-LEHIAKETA EGINDA HUTSIK GERATU DIREN PLAZAK

PLAZA ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

10094

OSASUN DEP.

OSASUN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

11902

OSASUN DEP.

OSASUN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

11931

OSASUN DEP.

OSASUN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

61142

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

61149

OSASUN DEP.

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

61156

OSASUN DEP.

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

66594

OSASUN DEP.

REINA SOFIA OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

67138

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

67139

OSASUN DEP.

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

68650

OSASUN DEP.

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

68653

OSASUN DEP.

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

70843

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

71958

OSASUN DEP.

OSASUN MENTALA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

72117

OSASUN DEP.

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

72415

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

72416

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

73149

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2509667