158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

174E/2025 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez M.ª Cristina Fernández Pou andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Ogasuneko Tributu Sistema Garatzeko Ataleko buru bitarte baterako.

Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitatea, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak eman du txosten hori.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. M.ª Cristina Fernández Pou andrea izendatzea Nafarroako Foru Ogasuneko Tributu Sistema Garatzeko Ataleko buru bitarte baterako. Atala atxikita dago Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuari, Nafarroako Foru Ogasunean.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 23an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea kanpoan dagoenez, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendaria, Cristina Arce Urriza (abenduaren 23ko 237E/2019 Ebazpena).

Iragarkiaren kodea: F2510129