1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
173E/2025 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita M.ª Cristina Fernández Pou andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Tributu Sistema Garatzeko Ataleko burua.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea M.ª Cristina Fernández Pou andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Tributu Sistema Garatzeko Ataleko burua. Atala atxikita dago Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuari, Nafarroako Foru Ogasunean.
2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko uztailaren 23an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea kanpoan dagoenez, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendaria, Cristina Arce Urriza (abenduaren 23ko 237E/2019 Ebazpena).
Iragarkiaren kodea: F2510058