1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
5662/2025 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Patricia Piqueras González andrea izendatzen baita Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzako Arreta Goiztiarreko Zentro Koordinatzaileko zuzendari bitarte baterako.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuek (zehazki, 12. artikuluko ñ) letrak) eskumena esleitzen diote erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari izenda ditzan, bitarte baterako, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak, betiere aurretik aldeko txostena emanik funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak. Aipatutako estatutuak ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horiek horrela, bat etorriz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak) eta ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (haren bidez onetsi ziren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak),
EBAZTEN DUT:
1. Patricia Piqueras González andrea izendatzea Arreta Goiztiarreko Zentro Koordinatzaileko zuzendari bitarte baterako. Zentroa atxikita dago Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.
2. Izendapenak 2025eko uztailaren 28tik aurrera izanen ditu ondorioak.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Arreta Goiztiarreko Zentroari, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalari, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari.
4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko uztailaren 16an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F2509876