158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

86/2025 FORU DEKRETUA, uztailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide batzuk izendatzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak, 10. artikuluan, Kontseiluaren osaera xedatzen du, eta ezartzen du, halaber, Kontseiluko kideak izendatuko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 9. artikuluan zehazten du nolakoa izanen den Kontseiluaren osaera, eta adierazten du 21 kide izanen dituela.

Sei kidek unibertsitateko komunitatea ordezkatuko dute, honela banatuak:

a) Hiru berezko kide: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea.

b) Gobernu Kontseiluak bere kideen artean hautatutako hiru kide, unibertsitateko komunitatearen ordezkari izan daitezen: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Hamabost kidek Nafarroako interes sozialak ordezkatuko dituzte, honela banatuak:

a) Bost kide, Nafarroako Parlamentuak gehiengo osoz hautatuak.

b) Bi kide, izendapenaren aurretik Nafarroako Foru Komunitatean egindako azken hauteskunde sindikalen emaitza ofizialen arabera ordezkari gehien lortu duten bi sindikatuek proposatuak, sindikatu bakoitzak bat.

c) Bi kide, araudi indardunaren arabera Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteek proposatuak.

d) Bi kide, Nafarroako ekonomia sozialaren arloan ordezkagarritasun handienekotzat jotzen diren erakundeek (edo erakundeak) proposatuak.

e) Lau kide, unibertsitatearen arloko eskumena duen departamentuko titularrak proposatuak.

Bidezkoa da orain Nafarroako Parlamentuak eta unibertsitateen gaietan eskumena duen departamentuko titularrak proposatuta hautatutako kideak izendatzea edo berritzea, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteetako ordezkarietako bat ere.

Hori horrela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko uztailaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Nafarroako Parlamentutik jasotako hautapenaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide hauek izendatzea:

–Eva Azanza Bengoetxea andrea.

–Josu Reparaz Leiza jauna.

–Patricia Ruiz de Irizar andrea.

Eta Idoia Sara Pérez andrearen izendapena berritzea.

2. Unibertsitatearen arloko departamentuko titularrarengandik jasotako hautapenaren arabera, kide hauek izendatzea:

–Sara Ibarrola Inchusta andrea.

–Francisco Javier Santiago Marcos jauna.

–Jesús Carlos Adín Sanz jauna.

–Eta Teresa Catalán Sánchez andrearen izendapena berritzea.

3. Nafarroako Enpresaburuen Konfederaziotik jasotako proposamenarekin bat etorriz, kide hau izendatzea:

–Miguel Suárez Martínez jauna.

Eta kargutik kentzea Diego Cenzano Cestafe jauna, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

4. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari.

5. Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.

Iragarkiaren kodea: F2510076