158. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA, Nafarroan etxebizitza ordainerraza izateko eskubideari buruzko ekainaren 30eko 9/2025 Foru Legearena, zeinaren bidez aldatzen baitira Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten dueña.

2025eko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 11koan, argitaratu zen 9/2025 Foru Legea, ekainaren 30ekoa, Nafarroan etxebizitza ordainerraza izateko eskubideari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena. Bada, akatsa hauteman da foru legearen 1. artikuluaren zenbait apartaturen zenbakitzean, eta dagokion zuzenketa egiten dugu honen bidez:

1. artikuluan, 32. apartatuaren ondorengo apartatuetan, zenbaki korrelatiboak erabiliko dira 33. apartatutik hasi eta 54.era arte.

Iruñean, 2025eko uztailaren 28an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2510520