155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1953/2025 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko farmazialarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, eta deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean farmazialari lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1665/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko ekainaren 17an.

Zerrenda horren kontra erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, orobat, deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko farmazialarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen I. eranskinean ageri dena, eta deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.

2. Lekualdatze-lehiaketa eginda, 4 plaza hutsik gelditu dira, II. eranskinean jaso direnak.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2025eko uztailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–FARMAZIALARIEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

GARCIA ESTEBAN, MARTA

II. ERANSKINA.–Farmazialarien plaza hutsak

PLAZA

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU-DELITUEN

ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

3846

OSASUN DEP.

OSASUN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

8736

OSASUN DEP.

OSASUN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

10229

OSASUN DEP.

OSASUN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

11901

OSASUN DEP.

OSASUN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

Iragarkiaren kodea: F2509528