2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Ikastetxeetan jateko dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2025eko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Atarrabiako ikastetxeetan jateko dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da Atarrabiako ikastetxeetan jateko dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Atarrabian, 2025eko uztailaren 17an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2509894