155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2025eko abuztuaren 22an bukatuko dela landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioaren zergagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak bertan aipatzen den banketxean ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2025eko abuztuaren 7an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkaturiko errekarguak, eta behar diren izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Villatuertan, 2025eko uztailaren 1ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2509300