155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Mekanikako lantegia

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete beharrez martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Sustatzailea: Eduardo López Amagua.

Jarduera: mekanikako lantegia.

Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.

Tokia: Talluntxe poligonoa, B kalea 68. Katastroko 2/100 lurzatia.

Noainen (Elortzibar), 2025eko uztailaren 10ean.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2509703