155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ostatua, jatetxea eta josteta-, irakaskuntza- eta kultura- arduerak

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Pardixe Eragintza Sozietate Mikrokooperatiboa.

Jarduera: ostatua, jatetxea eta josteta-, irakaskuntza- eta kultura-jarduerak.

Tokia: San Esteban kalea 5, Adoain (Urraulgoiti).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Urraulgoitin, 2025eko uztailaren 18an.–Alkatea, M.ª Rosario Larrea Leoz.

Iragarkiaren kodea: L2509902