155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea. Gastronomia-lokal pribatua

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Espediente zenbakia: 6/2025/AACC.

Sustatzailea: Miranda Osta, Lara

Jarduera: gastronomia-lokal pribatua ezartzea.

Tokia: Argentina etorbidea 3, behea (4. poligonoa, 385. lurzatia, 2. azpieremua, 75. eta 77. unitateak).

Lizentzia eman den eguna: 2025eko uztailaren 11.

Tuteran, 2025eko uztailaren 11n.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2509695