1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2001/2025 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Ospitaleko Erradiofisikako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 19ko 2364E/2024 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten gehienez 74 plaza betetzeko oposizio-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Ospitaleko Erradiofisikako arloko fakultatibo espezialisten lanpostua dago. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 10eko 2579E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 11n.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko ekainaren 16an deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Ospitaleko Erradiofisikako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia:
FUENTEMILLA URIO, NAIARA
ASTUDILLO OLALLA, RODRIGO
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badute plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko uztailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia ez dagoenez, Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Jiménez Palacios (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ZENTROA | HERRIA |
IREKIA | FUENTEMILLA URIO, NAIARA | 71123 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
IREKIA | ASTUDILLO OLALLA, RODRIGO | 72204 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2509697