2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2025erako karga-tasak
Santakarako Udalak, 2025eko maiatzaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako karga-tasen, tasen eta prezio publikoen aldaketa. Horien behin betiko onespena argitara eman zen 2025eko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 6an.
Aldaketa hasiera batez onesteko erabakia Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3an.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
2025ERAKO KARGA-TASEN ALDAKETA
Bat.–Aldatzen da 2025erako karga-tasen 1. apartatua, 2025eko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 6koan, argitaratua.
1.–Zerga-tasak.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin bat etorriz, zergaren kuotaren %95eko hobaria ezartzen da eraikuntza, instalazio edo obretarako, baldin eta eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak badituzte. Administrazioak ofizioz aplikatuko du hobaria, dagokion lizentzia ematean edo erantzukizunpeko adierazpena egitean.
Hobari horren aplikaziorako, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.
Zerga hau, eraikuntza, instalazioa edo obra hasten delarik sortzen da, hartarako lizentziarik lortu ez bada ere. Hala ere, zerga horren likidazioa eta bilketa bat etorriko dira Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren ordainarazpen eta bilketa hilabeteekin.
–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.
Bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), honako hobari hauek ezartzen dira zergaren kuotaren gainean:
a) %50eko hobaria ECO ibilgailuendako.
b) %100ko hobaria 0 isuriko ibilgailuendako.
Santakaran, 2025eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2509670