2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Plastikozko produktuak fabrikatzea, injekzio bidez
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Espediente zenbakia: 699/2025.
Sustatzailea: Plásticos Hiricas SL.
Jarduera: plastikozko produktuak fabrikatzea, injekzio bidez.
Tokia: El Escopar industrialdeko D kalea (1. poligonoko 5082. lurzatia).
Azkoienen, 2025eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2509685