155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 7. sektoreko 7.1 azpisektoreko UT-5 unitatean. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2025eko ekainaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Azkoiengo 7. sektoreko 7.1 azpisektoreko UT-5 unitaterako (1. poligonoko 242., 243., 244. eta 1342. lurzatiak), Francisco Resano Morenok sustatua, eta argitaratzea onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 8an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zehazki, 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2025eko uztailaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2509498