155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ogia eta opilak prestatzea eta saltzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek udal bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).

Espedientea: 2025-1558.

Titularra: Servicom Ceres SL.

Jarduera: ogia eta opilak prestatzea eta saltzea.

Tokia: Iturrama kalea 62, Iruña.

Iruñean, 2025eko uztailaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2509924