155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Aldaketa Udal Planean, Ollogoiengo 2. poligonoko 34. eta 35. lurzatietan. Behin betiko onespena

Metautengo Udalak, 2025eko apirilaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Metautengo Udal Planeko hirigintzako determinazio egituratzaileen aldaketa bat, Ollogoiengo 2. poligonoko 34. eta 35. lurzatietan. Aldaketaren xedea lurzati horiek banantzeko/elkartzeko espedientea hastea da, eta Ana Rosa Gómez Martínez andreak sustatu du.

Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8an, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkari nagusienetan ere, eta hilabetez egon zen jendaurrean Udalaren iragarki-taulan. Haren aurkako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, Metautengo Udalak, 2025eko ekainaren 17ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi du, eta, hortaz, behin betiko aldaketa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen).

Metautenen, 2025eko uztailaren 3an.–Jarduneko alkatea, Cristina Zudaire Landa.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2509478