2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Bide publikoetako pasabideen lizentziak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Irurtzungo Udalak, 2025eko uztailaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Irurtzungo bide publikoetako pasabideen lizentziak arautzen dituen ordenantza.
Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Irurtzunen, 2025eko uztailaren 2an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2509660