2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Uraren eta estolderia sarearen tasa borondatez ordaintzeko epea. 2025eko bigarren hiruhilekoa
Cascanteko (Nafarroa) Udaleko alkate udalburu Alberto Añón Jiménezek
ADITZERA EMATEN DU:
Cascanteko Udalak uraren eta estolderia sarearen 2025eko ekitaldiko tasa kobratuko duela.
Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte ordainagirian jasotzen den barra-kodearen bidez.
Hogeita hamar egun balioduneko epea ezartzen da borondatez ordaintzeko, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2025eko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2509531