155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Laborantza- eta herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Cabredoko Udalak, 2025eko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan eska dezaten herritarrek, baldin eta betetzen badituzte herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak eta interesik badute, esleitu dakizkien ondotik ematen diren herri-lurretako aprobetxamenduak. Herritarren arteko zuzeneko esleipen bidez eginen da, eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da. Hona hemen:

–Cabredo udalerriko herri-larreak.

–Cabredo udalerriko laborantzako herri-lurren lurzatiak.

Cabredon, 2025eko uztailaren 16an.–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2509716