155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kultu lokala

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutako tramitazioa betez, aditzera ematen da udal honetako egoitza elektronikoko iragarki-taulan egonen dela, hamabost egunean, ondotik zehazten den jarduera-espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Asociación Vida Abundante.

Jarduera: kultu lokala.

Tokia: Kaleberri kalea 4, behea.

Iragarki-taularako esteka:

https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=15967

Berriozarren, 2025eko uztailaren 18an.–Jarduneko alkatea, Félix Puyo Rebollo.

Iragarkiaren kodea: L2509918