2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa, Ezkontza zibilak egitea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2025eko apirilaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Ezkontza zibilak egitea arautzen dituen udal ordenantzan.
Erabakia 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an, eta legez ezarritako jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe; hortaz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hala, osorik argitaratzen da Barañaingo Udalean Ezkontza zibilak egitea arautzen duen ordenantzan eginiko aldaketen testua.
Behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2025eko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
ALDAKETA, EZKONTZA ZIBILAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN
Bigarrena.–Zeremonia zibilak Barañaingo Udaleko organo eskudunak eginen ditu, astelehenetik igandera, organoak berak ezarritako ordutegiaren barnean. Edonola ere, berariazko ebazpen baten bidez egun zehatz batzuetan halako zeremoniak egitea ukatzen ahalko da, gertakari bereziak edota ustekabeko zailtasunak arrazoi direla medio.
Egunean lau zeremonia zibil egiten ahalko dira, gehienez ere.
Iragarkiaren kodea: L2509402