155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ariako Udalak, 2025eko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arian, 2025eko ekainaren 7an.–Alkatea, Iñaki Berruezo Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: L2509674