155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa, Aranea Agoitz SL udal sozietate publikoaren estatutuetan. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2025eko uztailaren 3an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Aranea Agoitz SL udal sozietate publikoaren estatutuen aldaketa. Zehazki, aldatuko dira 18. artikulua (adieraziko da Batzar Orokorrak eskumena duela Batzordeko lehendakariordea izendatzeko) eta 22. artikulua (adieraziko da kudeatzailearen zereginak direla Toki-korporazioetako zerbitzuei buruzko 1955eko ekainaren 17ko Dekretuaren 75. artikuluan jasotakoak); hori guztia, bat etorriz Nafarroako merkataritza-erregistratzaileak 2025eko otsailaren 7ko kalifikazio-txostenean ezarritako determinazioekin. Hain zuzen, estatutuen aldaketaren hasierako onespena jendaurrean egon zen, eta 2025eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an, eta ez denez jarri haren aurkako alegazio, kexa edo oharrik behin betikoa bilakatu da, eta argitaratu egiten da behin betiko onespenaren iragarkia. Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97. artikuluan (haren bidez onetsi zen toki-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina).

Agoitzen, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2509458