155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2025eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza aldatzea.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, aldaketa horren behin betiko onespena ematen da argitara, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Altsasun, 2025eko uztailaren 18an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN EGINDAKO ALDAKETAREN TESTUA

64. artikulua aldatu da; hona hemen testu berria:

"Udalak modu diskrezionalean sustatu eta gauzatuko ditu herri-lurretan egin beharreko hobekuntza-proiektuak eta -jarduketak, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Larreak Antolatzeko Nafarroako Gobernuaren Planean. Dena den, adjudikaziodunek hobekuntza-proposamenak egiten ahalko dizkiote Udalari, hark, egoki iritziz gero, gauza ditzan".

Iragarkiaren kodea: L2509895