155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1328/2025 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdia egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren esparruan, 2024-2025 ikasturtean egindako master amaierako lan hoberenak saritzeko.

Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedra Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetzarako tresna bat da, eta genero ikasketen eta ikasketa feministen ikerketa, zabalkundea eta aintzatespen akademikoa sustatzeko helburua du.

Hori horrela, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren Jarraipen Batzorde Mistoak, 2025erako jarduera-programan, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Arloko Master Amaierako Lanen (MAL) Sarietarako oinarriak onestea erabaki zuen, ezagutza kritiko eta zorrotza bultzatzen lagunduko duten lanak sustatzeko, bai jakintza-arloari dagokionez, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero, Emakume eta Berdintasuneko Unibertsitate Masterraren esparruan.

Xedea da Emakume eta Berdintasuneko Unibertsitate Masterreko MALak bultzatzea eta balioestea eta haiei balioespen akademikoa ematea, bai eta ezagutzaren sorkuntza sustatzea ere, gizartearen eta erakunde garrantzitsuen eskaerei eta katedra honek jasotakoei erantzun bat emate aldera.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren Jarraipen Batzorde Mistoak egin duen akta.

Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Kontabilitate Atalak egindako kreditu-erreserbaren ziurtagiria eta zerga-tratamenduari buruzko txostena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero, Emakume eta Berdintasuneko Unibertsitate Masterraren esparruan 2024-2025 ikasturtean egindako master amaierako lan hoberenak saritzeko deialdia.

Bigarrena.–Deialdi honek sarietarako sortzen duen gastua baimentzea, 3.000 eurokoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren aurrekontuaren bidez finantzatuko da.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2025eko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako partida honen kargura ordainduko da:

30.30.00.9486-0380-480.25 "Katedra Saria" 3.000,00 euro (EX 2025/0001480).

Hirugarrena.–500,00 euroko sei sari emateko deialdia egitea, 2024-2025 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero, Emakume eta Berdintasuneko Unibertsitate Masterraren esparruan 2024-2025 ikasturtean egindako master amaierako lan hoberenak saritzeko.

Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari eta Kontu-hartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren web orriaren bidez zabaltzen ahalko da ebazpen hau.

Seigarrena.–Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, hura argitaratu eta hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila horretako epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, betiere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko ekainaren 27an.–Martín Larraza Quintana, ikerketako errektoreordea.

I. ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GENERO, EMAKUME ETA BERDINTASUN GAIETAKO UNIBERTSITATE MASTERREKO MASTER AMAIERAKO LANIK ONENAK SARITZEKO DEILADIAREN OINARRIAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedra Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetzarako tresna bat da, eta genero ikasketen eta ikasketa feministen ikerketa, zabalkundea eta aintzatespen akademikoa sustatzeko helburua du.

Hori horrela, Katedraren Jarraipenerako Batzorde Mistoak erabaki du sei sari emateko deialdia egitea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren (MUGI) esparruan 2024-2025 egindako master amaierako lan onenak saritzeko.

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da, genero ikasketen eta ikasketa feministen arloko Master Amaierako Lanen (MAL) Sarietarako oinarriak onestea, betiere publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera, modu horretan ezagutza kritiko eta zorrotza bultzatzen lagunduko duten lanak egitea sustatzeko, bai jakintza-arlo horretan, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero, Emakume eta Berdintasuneko Unibertsitate Masterraren esparruan, 2024-2025 ikasturtean.

2.–Finantzaketa.

Deialdi honek 3.000,00 euroko aurrekontua du osotara. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2025eko gastuen aurrekontuko 30.30.00.9486.0380 480,25 "Katedra Sariak" izeneko partidaren kargura ordainduko dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak jarriko du diru kopuru hori.

3.–Sariak.

500 euroko sei diru-sari emanen dira, bi kategoriatan banatuta:

1.–Hiru sari bideratutako ikerketa-lerroetan egindako Master Amaiera Lanik onenentzat, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI) eta gizarte erakundeen eskaerei erantzuteko egiten direnak hartuko dira bideratutako ikerketa-lerrotzat.

2.–Hiru sari ikasleek eurek hautatutako ikerketa-lerro irekietan garatutako Master Amaierako Lanik onenentzat, Genero, Emakume eta Berdintasun gaietako Unibertsitate Masterraren esparruan.

Halako sariak Nafarroan ondare-irabazpentzat hartzen dira, eta ez dute atxikipenik, ez baitira lehiaketa, joko edo zozketetan parte hartzearen ondoriozko sariak.

4.–Hautagai izateko baldintzak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterreko ikasleak lehiatzen ahalko dira, baldin eta 2024-2025 ikasturtean defendatu badute MALa eta 8ko kalifikazioa edo hortik gorakoa lortu badute epaimahai ebaluatzaile ofizialetan.

5.–Hautagaitzen aurkezpena.

Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren jarraipen batzorde Mistoak ofizioz aintzatetsiko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2024-2025 ikasturteko sariak, aurrez Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterreko MALetako epaimahaiek proposatuta.

6.–Saridunen betebeharrak.

Saria jasotzeko, MALean egindakoaren 1.000 eta 1.500 hitz arteko laburpen bat aurkeztu beharko da, saria jakinarazten den egunetik hilabeteko epean. Saria jasotzeko, MALean egindakoaren 1.000 eta 1.500 hitz arteko laburpen bat aurkeztu beharko da, ezinbestean, catedra.genero@unavarra.es helbide elektronikoan, Ebazpena Unibertsitateko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Sarituek askatasunez erabiltzen ahalko dute esleitutako diru-kopurua.

Sarituek Katedrak antolatutako ekitaldian MALa jendaurrean aurkezteko konpromisoa hartzen dute.

Katedrarekin zerikusirik ez duen aurkezpen publikorik eginez gero (jardunaldietan, hitzaldietan, argitalpenetan eta abar), MALa zein esparru instituzionaletan landu zen aipatu beharko dute, eta baita NUPeko Emakume eta Berdintasuneko Unibertsitate Masterra nahiz saria lortu izana ere; horrez gain, Katedraren eta Unibertsitatearen logotipo ofizialak txertatu beharko dituzte.

7.–Ebaluazio irizpideak.

MALa ebaluatzeko epaimahai ofizialetan kategoria bakoitzean kalifikaziorik handiena lortzen duten hiru lanak sarituko dira.

Berdinketarik gertatuz gero, Genero Ikasketen eta Ikasketa feministen Katedraren Jarraipen batzorde Mistoak erabakiko du zein lanek merezi duten saria, honako irizpide hauen arabera:

a) Proposamenaren kalitatea eta originaltasuna, eta metodologia, proiektuaren diseinua eta lan egiteko planteamendua zenbateraino doitzen zaizkien ezarritako helburuei (10 puntu).

b) Ekarpenek Genero Ikerketen eta Ikerketa feministen arloan izaten ahal duten eragina (10 puntu).

c) Proiektuaren emaitzen aplikazioa genero desparekotasunak ezabatzeko (10 puntu).

8.–Sariaren esleipena.

Epaimahaiak Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeari igorriko dio sariak emateko proposamena, eta, hark dagokion ebazpena eman ondoren, Unibertsitateko iragarki ohol elektronikoan eta genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren webgunean argitaratuko da.

Ikerketako errektoreordearen sariak emateko behin betiko ebazpenaren aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

9.–Sari banaketa.

Sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira. Ekitaldi hori arestian aipatutako Ebazpenean iragarriko da, eta sarituei bertara agertzeko dei eginen zaie.

10.–Datuen babesa.

Lehiaketan parte hartzen dutenen datuak deialdiko sariaren esleipena ebaluatzeko erabiliko dira. Datuen tratamendua araudi hauen araberakoa izan behar da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 EB Erregelamendua –2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (DBEO)–; eta, bestetik, 3/2018 Lege Organikoa –2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

Tratamenduaren xede dira honako datu hauek: sarirako hautagaien identitatea (izen-deiturak eta NAN zenbakia), harremanetarako datuak, ikasketa-datuak, bankuko datuak eta ordainketarako beste datu batzuk.

DBEOren 6.1.e) artikuluaren arabera, datuen tratamenduaren helburua genero Ikasketen eta ikasketa Feministen Katedrari lotutako sariak antolatzea eta ematea da.

Interes publikoko xedea da hori, eta honako hauek ditu oinarri juridikoak, besteak beste: Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa.

Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da. Parte-hartzaileek zilegi izanen dute bere datuetara sartzeko, informazioa lortzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk erabiltzea Datuak Babesteko delegatuaren aurrean: delegado.protecciondatos@unavarra.es.

11.–Argitalpena.

Deialdi honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira.

12.–Zabalpena.

Ebazpenaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren webgunean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira.

13.–Errekurtsoak.

Interesdunek, deialdi honen eta haren oinarrien aurka, zilegi dute aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila horretako epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, biak ere deialdia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F2509940