1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
102E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Leitzako Udal Plan Orokorraren aldaketa, Leitzako 4. poligonoko 274. lurzatiaren zati baten azpikategoria aldatzeari buruzkoa, Santiago Sestorain Zabaletak sustaturik.
Leitzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da Leitzako 4. poligonoko 274. lurzatiaren zati baten azpikategoria aldatzea, baso-lurzoru urbanizaezina izatetik nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina izatera igarotzeko. Kategoria hori natura aldetik ustiatzeko duten balioagatik gorde beharreko lurzoruen kategoriarekin pareka daiteke.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 5eko 1119E/2024 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman zen, aldekoa, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita.
Ebazpen hori 2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Bat etorriz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoarekin,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Leitzako Udal Plan Orokorraren aldaketa, Leitzako 4. poligonoko 274. lurzatiaren zati baten azpikategoria aldatzeari buruzkoa, Santiago Sestorain Zabaletak sustaturik.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Leitzako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 27an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2509296