155. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

80/2025 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eskumen batzuen erabilera uzten baita Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien esku.

Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, 11. artikuluan, xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dutela esleituak dituzten eskumenen erabilera eskuordetzea kasuan kasuko administrazioko maila bereko edo baxuagoko beste organo batzuei, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere (11/2019 Foru Legea, hizpide dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionala).

Horrez gain, artikulu horrek ezartzen du eskumenen eskuordetzea noiznahi egin edo errebokatu daitekeela, organo eskuordetzaileak onetsita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dela. Ezartzen du, orobat, eskuordetze baten bidez ematen diren administrazio egintzetan eta ebazpenetan inguruabar hori azaldu beharko dela berariaz, eta, ondorio guztietarako, hartuko direla organo eskuordetzaileak emanak balira bezala.

Zuzendaritza nagusiaren jardueretan lor daitezen behar diren eraginkortasuna eta azkartasuna, egokitzat jotzen da zerbitzuetako zuzendarien esku uztea eskumen batzuen erabilera, zeinak berez baitagozkio Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiari.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala),

EBAZTEN DUT:

1. Plangintza, Digitalizazio eta Enpresa I+G+B Zerbitzuko zuzendariaren esku eta Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea ondotik azaltzen diren eskumenen erabilera, bakoitzari dagokion eremuaren arabera, zeinak indarreko legeek esleitzen baitizkiote Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiari:

a) Bakoitzaren zerbitzuak tramitatzen dituen dirulaguntzak ordaintzea, deklaratzea galdu egin dela haiek kobratzeko eskubidea eta dirua itzultzeko eskatzea.

b) Eskabideak ez onartzea, eskabideetan zuzenketarik egiten ez dutenei eskabideak ezestea, eta onartzea interesdunek aurkezten dituzten atzera egiteak eta uko egiteak, bakoitzaren zerbitzuak banakako ebaluazioaren araubidean tramitatutako laguntzen deialdietan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean,2025eko uztailaren 30ean.–Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.

Iragarkiaren kodea: F2510456