154. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

38/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Industriaren Elkarteak (AIN) Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluan duen ordezkariaren izendapena aldatzen duena.

Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak azaroaren 8an emandako 135/2023 Foru Aginduaren bidez, Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak ekainaren 30ean emandako 36/2025 Foru Aginduaren bidez, Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kide batzuen izendapenaren lehenengo aldaketa egin zen.

Nafarroako Industriaren Elkarteak (AIN) jakinarazi du aldatu duela kontseilu horretan ordezkatzen duen pertsonaren izendapena; izan ere, Raquel Martín Belza andrea ordezkari kargutik kendu dute, eta haren ordez Javier Andueza Munárriz jauna izendatu.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Industriaren Elkarteak (AIN) Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluan duen ordezkariaren izendapena aldatzea. Aurrerantzean, Javier Andueza Munárriz jauna izanen da elkarte horren ordezkaria.

2. Foru agindu hau izendatutako pertsonari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko uztailaren 17an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2509879