1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
225E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, aldatzen duena Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 28/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kideak.
2021eko 72. Estatuko Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ekoan, Eutanasia arautzen duen martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoa argitaratu zen.
Martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren V. kapituluak berme eta ebaluazio batzordeak arautzen ditu. Batzorde horiek autonomia-erkidego guztietan eta Ceuta eta Melilla hirietan sortu behar dira, lege organiko horren xedeetarako. 17. artikuluan adierazten da horietako bakoitzaren osaera diziplina anitzekoa izanen dela, eta gutxienez zazpi kide izan beharko dituela; horien artean, medikuak, erizainak eta legelariak egonen dira. Era berean, ezartzen du batzorde horiek eratu behar direla aipatutako 17. artikulua indarrean sartu eta hiru hilabeteko epean; arau hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartu zen indarrean, lege organikoaren gainerako atalak ez bezala.
2021eko uztailaren 29an, uztailaren 29ko 71/2021 Foru Dekretua onetsi zen, zeinaren bidez sortu baitziren, batetik, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordea, eta bestetik, Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozpenak dituzten profesional sanitarioen Erregistroa.
4. artikuluan xedatzen duenez, batzordearen osaera diziplina anitzekoa da. Gutxienez bederatzi kide izanen ditu, eta horien artean, nahitaez, honako hauek: medikuntzako hiru profesional, erizaintzako bi, zuzenbideko hiru lizentziadun, eta arlo psikosozialeko profesional bat edo bi.
5. artikuluak xedatzen duenez, batzordeko burua eta kideak osasun arloko eskumena duen departamentuko titularrak izendatuko ditu, lau urterako, eta izendapen hori behin bakarrik luzatzen ahalko da epealdi bererako.
Orobat, aurreikusten da ezen, hala proposamenean nola izendapenean, kideak eta ordezkoak zehaztu beharko direla: ordezko bat batzordean jasotzen den lanbide arlo bakoitzeko. Ordezko horiek jardunen dute kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean, edo justifikatuta dagoen legezko beste edozein arrazoi gertatzen denean.
Bukatzeko, artikulu berean zehazten da batzordeak idazkari bat izanen duela, zuzenbideko lizentziaduna. Osasunaren arloko eskumena duen departamentuko titularrak izendatuko du, eta batzordearen bileretan hitza izanen du, baina botorik ez. Idazkaria ez da batzordeko kidetzat hartuko.
Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 28/2021 Foru Aginduaren bidez izendatu ziren Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kideak, bai eta batzordeko burua eta idazkaria ere.
Ondoren, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 15eko 80E/2024 Foru Aginduaren bidez, erabaki zen batzordeari psikiatriako profila duen kide bat eta profil juridikoa duen beste bat gehitzea.
Aipatutako araudi guztia betez, xedatzen da Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordearen osaera eguneratzea.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaz eta uztailaren 29ko 71/2021 Foru Dekretuaren 5. artikuluaz baliatuz (71/2021 Foru Dekretua, uztailaren 29koa, zeinaren bidez sortzen baitira, batetik, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordea, eta bestetik, Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozpenak dituzten profesional sanitarioen Erregistroa),
AGINTZEN DUT:
1. Honako hauek kargutik kentzea 2025eko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin:
María Luisa Arcos Vieira andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kidea, medikuntzako profesional gisa, eta Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko burua.
Begoña López de Goicoechea andrea, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko ordezko idazkaria.
Luisa Garcés Ducar andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kidea, medikuntzako profesional gisa.
Victoria Acha Arrieta andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kidea, medikuntzako profesional gisa.
María José González García andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko ordezko kidea, erizaintzako profesional gisa.
Leyre Elizari Urtasun andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kidea, zuzenbidearen arloko profesional gisa.
Juan Luis Beltrán Aguirre jauna, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kidea, zuzenbidearen arloko profesional gisa.
María Jorqui Azofra andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kidea, zuzenbidearen arloko profesional gisa.
Raquel Ruiz Ruiz andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kidea, arlo psikosozialeko profesional gisa.
Raquel Suescun De Carlos andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko ordezko kidea, arlo psikosozialeko profesional gisa.
2. Honako hauek izendatzea, 2025eko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin:
Hugo Arasanz Esteban jauna, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide, medikuntzako profesional gisa, eta Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko buru.
Itziar Albizu Uriguen andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko idazkari.
Carlos Hijar Grávalos jauna, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide, medikuntzako profesional gisa.
Judith Lapieza Itxaso andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide, erizaintzako profesional gisa.
Lorena Aleman Aróstegui andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide, zuzenbidearen arloko profesional gisa.
Francisco Javier Martín Lanas jauna, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide, zuzenbidearen arloko profesional gisa.
Francisco Javier Villalobos Bergasa jauna, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide, zuzenbidearen arloko profesional gisa.
Amaia Zabaleta Razquin andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide, arlo psikosozialeko profesional gisa.
Maika Blasco Pérez andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide, arlo psikosozialeko profesional gisa.
3. Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordearen osaeraren berri ematea. Batzordea honela osatuta geratu da:
1.1. Medikuntzako profesionalak:
–Batzordeko kideak:
Helena Escalada Pardo andrea.
Mauro Loinaz Bordonabe jauna.
Ángel Sampériz Legarre jauna.
María Pilar Hernáez Goñi andrea.
Hugo Arasanz Esteban jauna.
–Ordezkoa:
Carlos Hijar Grávalos jauna.
1.2. Erizaintzako profesionalak:
–Batzordeko kideak:
Oihane Vieira Galán andrea.
Ana Rosa Gómez Martínez andrea.
–Ordezkoa:
Judith Lapieza Itxaso andrea.
1.3. Zuzenbidearen arloko profesionalak:
–Batzordeko kideak:
Leticia Jericó Ojer andrea.
Lorena Aleman Aróstegui andrea.
Francisco Javier Martín Lanas jauna.
Luis Sarrato Martínez jauna.
–Ordezkoa:
Francisco Javier Villalobos Bergasa jauna.
1.4. Arlo psikosozialeko profesionalak:
–Batzordeko kideak:
Xabier Les Lacosta jauna.
Amaia Zabaleta Razquin andrea.
–Ordezkoa:
Maika Blasco Pérez andrea.
Hugo Arasanz Esteban jauna batzordeko burua da eta Itziar Albizu Uriguen andrea, idazkaria.
Izendatutako kide berriak lau urtez arituko dira karguan; izendapena behin baino ezin da luzatu, epe bererako.
4. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko ekainaren 30ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2509310