153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

222E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzen duena.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 8ko 224/2015 Foru Aginduaren bidez (2015eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 16koa), Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa sortu zen. Zioen azalpenean dioen bezala, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zorroaren barnean, zeina irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen, giza ugalketa lagunduaren tratamenduei dagokienez, enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren teknika dago sartuta giza ugalketa lagunduaren tekniken artean.

Aipatutako batzordea Laguntza bidezko giza ugalketarako teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen xedapenei jarraituz eratu zen, helburu honekin: aztertzea zein den enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren egoera eta zer kasutan baliatzen ahal den teknika horretaz Foru Komunitatean.

Aholku batzordearen osaera aldatuz joan da denboran zehar, eta azken aldaketa Osasuneko kontseilariaren ekainaren 11ko 203E/2025 Foru Aginduak egindakoa izan da, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoaren osaera.

Foru agindu honetan beharrezko aldaketak eginen dira, kideetako batek hemendik gutxira erretiroa hartuko duelako.

Espedientean jasota dago Idazkaritza Tekniko Nagusiaren txostena, inguruabar hori adierazten duena.

Horrenbestez, jarraikiz abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluari (Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea),

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea Osasuneko kontseilariaren urriaren 8ko 224/2015 Foru Agindua, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duena; horrenbestez, 2. atalak testu hau izanen du:

"2. Ondoko kide hauek osatuko dute Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa:

–Jesús María Zabaleta Jurío jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Laguntza bidezko Ugalketaren Unitateko koordinatzailea, zeina batzordeko burua izanen baita.

–Marta Álvarez Alonso andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), zeinak batzordeko idazkari lanak eginen baititu, eta, kargu horren ordezko gisa, Itziar Albizu Uriguen andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Patricia Serra Arbeloa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.

–Miren Arántzazu Arteche Andrés andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–María Antonia Ramos Arroyo andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Medikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista/albokoa.

–Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua.

–Javier Blázquez Ruiz jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Asistentziaren Etikako Batzordeko burua eta Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

–Maite Estíbaliz López de Goicoechea Sáiz andrea, Itunen Atal Tekniko Asistentzialeko burua.

–María Teresa Castro Garrués andrea, Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burua".

2.–Foru agindu hau igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Osasuneko zuzendari nagusiari, eta jakinaraztea Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoko kide guztiei, bai eta Laura Terreros Blanco andreari eta Maite Estíbaliz López de Goicoechea Saiz andreari ere.

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko ekainaren 20an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2508973