2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aldaketa, Tafallako Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzeko Plan Berezian, 193. etxe-sailean, oztopo arkitektonikoak kendu daitezen 34. poligonoko 705. lurzatian. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2025eko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa egitea Tafallako Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzeko Plan Berezian, 193. etxe-sailean, katastroko 34. poligonoko 705. lurzatian (Tubal kalea 18). Aldaketa hori Carolina Zaratiegui Zabalzak sustatu du, oztopo arkitektonikoak kentzeko xedearekin.
Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8an, eta inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Aipatutako erabakia argitaratzen da, onetsitako testu arautzailearekin batera, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, 79.1 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tafallan, 2025eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzeko Plan Berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509259