2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 518., 519. eta 520. katastro-lurzatietan. Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2025eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du hiri-jarduketarako plan berezia, Juan Manuel Aldeondo Sarasa nekazaritza-ingeniariak idatzi duena, eta Aragoiko, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsi duena V202401199 zenbakiarekin (espediente-zenbakia: E202400497), 2024ko abenduaren 3an. Planak Ribaforadako 3. poligonoko 518., 519. eta 520. katastro-lurzatiak ukitzen ditu, Ribaforadako Udal Plan Orokorreko S2 sektorearen barnean, eta helburu du 50.786,84 m²-ko azalerarekin zedarritzea "UE-APEX" (S2 sektorea, hiri-lurzoru finkatua) exekuzio-unitate berria eta hirigintzako determinazio zuzenak finkatzea (lerrokadurak, sestrak, bolumetria, erabilera bateragarriak, etab.), Udal Plan Orokorrean indarra duten erabilera xehatuei eta eraikigarritasunari eutsita.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira hala onespen erabakia nola behin betiko onetsi den hiri-jarduketarako plan berezia.
Ribaforadan, 2025eko uztailaren 22an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
(*) Fitxategiak 30 MB-tik gora ditu.
Iragarkiaren kodea: L2510008