2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Aldaketa, Eraikingintza ordenantzen 24. artikuluan. Behin betiko onespena
Longidako Udalak, 2024ko abuztuaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Longidako eraikingintza ordenantzen 24. artikulua aldatzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2024ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 1ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egun naturalean egon zen jendaurrean.
Legez ezarritako jendaurreko aldia iragan da, eta alegazioak ebatzi dira, Udalak 2025eko martxoaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez; hala, ordenantza behin betiko onetsirik gelditu da. Eta ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Ordenantzaren behin betiko onespen honen aurka, hautara, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Longidan, 2025eko ekainaren 23an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509392