153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Ollokiko 1. poligonoko 528. lurzatitik 539. lurzatira. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ollokiko 528. lurzatitik 539. lurzatira bitartekoei dagokien xehetasun-azterketa, Apisa Area Promociones Inmobiliarias SLk sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2025eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2509362